Bi anaia gorri,
beti elkartuta.
Berba egin nahi dute,
orduantxe banatuta.

(Erantzuna)

Ez naiz tronpeta,
baina ederki jotzen dut.
Ez naiz eskopeta,
baina bi kainoi ditut.

(Erantzuna)

Lehorrean makala,
uretan bizkorra.
Suge-burua dauka
eta etxea gogorra.

(Erantzuna)


Beti geldi,
beti urduri,
egunez lo-lo,
gauez dantzari.

(Erantzuna)

Gona luzea du,
mihia motza;
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.

(Erantzuna)

Zuria bada, ez da irina,
Beltza bada, ez da ikatza.
mintzatzen da, ez du mihirik
korritzen du, ez du hankarik.

(Erantzuna)

This article is issued from Wikibooks. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.