Abaraska

Abaraska erleek (baita liztor batzuek ere), eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizari edo ezkoz prestatzen dituzten hexagono erako txulotxoen multzoa da.
Gaurko sukaldaritzan, jangai gisa ere erabiltzen dute abaraska, bere aroma, zapore eta uki kraskatsuagatik.
Euskaraz, beste izen batzuk ere baditu: abao, beraska, kofoin, orraze.

This article is issued from Vikidia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.